notre-origine

Historia

Cider Hunter sortu da bere sortzaileen pasioaren bidez herrialde berezi batentzat, Euskal Herria. Euskal Herria, herrialde aberats bat da bere sekretuak beti atxiki dituenak mendez mende. Batzuek diote euskara Europako hizkuntza zaharrena dela. Euskal Herriak beti atxiki du bere nortasuna bere baloreak zainduz : Partiketa eta tradizioen errespetua. Gaur egun, munduko sukaldari hoberenak Euskal Herrian dira eta Euskal gastronomia famatua da mundu guzian. Astigarragan, Euskal mendietan kokatzen den herri ttipi bat, Euskal ondarearen berezitasunaz eta jatortasunaz ongi ohartzen ahal da ikusiz bere ostatuak : Sagardotegiak. Sagardoa euskaldunen edari zaharra da, etxen, lanean, itsasaldean eta pestetan edaten dena.

Pierre Etcheverryk eta Xalbat Seosse Oxarangok ongi ezagutzen dute herrialde hori haien sorterria delako eta han heziak izan direlako. Kultura hori oinarri bezala hartuz, erabaki dute ,Thomas Bournelen laguntzarekin, sortzea Cider Hunter ezagutarazteko herrialde baten harrotasuna eta nortasuna, Sagardotegiak. Pausoz pauso, entrepresak sortu ditu bertako produktuz osaturiko ekoizpenak bere bezeroen eskaerei erantzuteko. Cider Hunteren produktuen artean atzematen dira ardo Espanolak, Portugesak eta Frantsesak. Bere sagardo marka batera, Ehiztari, Cider Hunter harro da presentatzea ardo eta edari bizi berezi ainitz.

nos-valeurs

Gure baloreak

Produktuaren partiketa eta bere tradizioaren errespetua dira transmititu nahi ditugun baloreak kalitatezko zerbitzu bat eskainiz bezeroei. Kalitatea eta zuzentasuna dira gure oinarrizko baloreak eta gure garapenaren funtsa.

notre-mission

Gure ardura

Gure aktibitatearen funtsa gure sustraietan oinarritzen den filosofia batean da, hemen dituzue gure 3 printzipioak :

Produktuaren filosofia :

Cider Hunterek atsegina eman nahi du bere bezeroei eskainiz kalitatezko zerbitzu bat, berezia eta jatorra dena. Atzeman, hedatu eta saldu nahi ditu ardo hoberenak konfiantsa harreman on eta luzea sortuz.

Filosofia soziala :

Cider Hunterek onartzen du entrepresa munduaren errola zentrala gizartearen egituran eta garatu nahi du komunitate zabal bat maila lokal batean, nazional batean eta internazional batean. Entrepresak onartzen du ere saltzen dituen produktuen nortasun kulturala azkarra eta errespetatu nahi du garatzen dituen zerbitzuetan ondare hori zabalduz.

Filosofia ekonomikoa

Entrepresa ibilarazi nahi dugu oinarrituz egoera finantziala sano batean eta gure langileen, erosleen eta bezeroen garapena segurtatuz.